Lehen, teleskopioetan irudien fokalizaziolente-sistemen bidez egiten zen; geroagokoetan,ispiluez baliatu ziren. Teleskopio optiko horiek guztiek argia jasotzen dute; 1930eko urteetan erabiltzen hasi ziren irrati-teleskopioetan, ordea, astroek igorririko uhin elektromagnetikoek moldatzen dute irudia.
Berrikiago, beste uhin-luzerako bandak, berezikiultramoreak, X izpiak,infragorriaketa gamma erradiazioa jasotzen dituzten teleskopio bereziak, zenbaitetan sateliteetan ezarriak, erabiltzen hasi dira.